SOBERANIA ALIMENTARIA

Elikadura Burujabetza

45.jpg

Elikadura BurujabetzaElikadura Burujabetza

Elikadura Burujabetza, elikagaiak nutritiboak eta kulturalki egokiakizateko herriek duten eskubidea da, edonorentzat eskuragarriak, eredu iraunkorrean eta ekologikoki ekoiztuak, eta herriak berak elikapen zein ekoizpen eredua erabakitzeko eskubideabermatzen duena. Hau da, eredu honek, elikadura-politikaren ardatz bilakatzen ditu, ekoiztu, banatu eta konstumitzen dutenak, merkatueta enpresen eskakizunei muzin eginez. Datozen belaunaldien eskubideak kontuan hartu eta barneratzen ditu. Libre eta korporatibo-merkataritza zein oraingo elikatze-sistema suntsitzeko eta hauen presioaren aurrrean erresistitzeko estrategiak eskeintzen ditu; baita artzain, arrantzal, nekazal eta elikatze-sistemak tokian-tokiko ekoizleez kudeatuta egoteko estrategiak bideratzen ditu ere elikadura subiranotasunak.

Elikadura Burujabetzak tokiko ekonomiak eta tokiko merkatuak eta nazionalak lehenesten ditu, eta nekazariei eta nekazaritza familiarrari, ohiko arrantzari eta betiko artzaintzari ematen die boterea; jasangarritasun sozialean, ekonomikoan eta ingurumeneko oinarrian jartzen du elikagaien ekoizpenak, banaketaketa kontsumoak.

Elikadura Burujabetzak merkataritza gardena bultzatzen du, herri guztientzat diru-sarrera duinak eta kontsumitzaileen euren elikadura eta nutrizioa kotrolatzeko eskubidea bermatzen duen merkatua. Gure lurra kudeatzeko eta honetara sarbidea izateko eskubidea, gure lurraldeak, gure urak, gure haziak, gure abereak eta gure bioaniztasuna elikagaiak ekoizten dugunon eskuetan egon daitezen bermatzen du ere.

Elikadura Burujabetzak harreman sozial berriak eragiten ditu, zapalkuntza gabeko harremanak, askeak, emakume eta gizonen arteko ezberdintasunik egin gabe, ez herri, ez arraza talde, ez esparru sozial eta ez belaunaldi ezberdinen artean ere.


Nyéléni Selingué-ren adierazpena, Mali 2007

 

azken bideoak

Baja All-Excluisve

2013 ko maiatzaren 06, astelehena 10:18 etan

azken audioak

Lekil lum: la buena tierra - Programa 3

2013 ko otsailaren 11, astelehena 12:27 etan

Lekil lum: la buena tierra - Programa 2

2013 ko urtarrilaren 10, osteguna 12:24 etan

Lekil lum: la buena tierra - Programa 1

2013 ko urtarrilaren 10, osteguna 12:21 etan

Basta de violencia contra las mujeres

2012 ko azaroaren 27, asteartea 13:01 etan

Goldcorp: criminal ambiental

2012 ko azaroaren 19, astelehena 12:26 etan

azken materialak

Navegando por los meandros de la especulación alimentaria

2011 ko irailaren 14, asteazkena 14:04 etan